AZTARNA MUSIKA ERAGINTZA
Berriak - 2011.11.25
Newsletter Nr.7








Xabier Lete gogoan

KONTZERTUA - KURSAAL AUDITORIOA - DONOSTIA - 2011.12.04 - Igandea. 19:00h

2011. urtean zehar Euskal Herri osoan antolatzen ari den omenezko gira hau Donostira iritsiko da oso egun seinalatuan.
Abenduaren 4ean beteko da urte bete Xabier Lete kantari eta poeta hil zela.

Kantariak:
PACO IBAÑEZ - PETTI
ANTTON VALVERDE - PIER PAUL BERZAITZ
AMAIA ZUBIRIA - ARANTXA IRAZUSTA
XABIER EUZKITZE - AMETS ARZALLUS
ANJE DUHALDE - EÑAUT ELORRIAGA eta BEÑAT SERNA (Ken7)
OSKARBI - ERRAMUN MARTIKORENA

Poeta:
BERNARDO ATXAGA

Musikariak:
Karlos Gimenez - Txema Garcés - Xanet Arozena
Luis Fernández - Francisco Herrero - Joxan Goikoetxea


Aurkezlea: Noel Elorga







KURSAAL FUNDAZIOAKk antolatzen du kontzertu hau.
Hamabigarrena izango da, Oiartzun, Usurbil, Donostia-KM, Arantzazu, Hondarribi, Iruña, Baiona,
Donibane Garazi, Bilbo, Urnieta eta Gasteizko saio jendetsu eta arrakastatsuen ondoren.

www.kursaal.com.

Sarrerak : www.kutxa.com

 


Xabier Leteren heriotzaren urteurrena betetzen den egun honetan, Abenduaren 4ean,
lan diskografiko berri bat argitaratu eta estreinatuko da.




Xabier Leteren testamentu gisa hartu dezakegun lan hau CD bikoitza batean argitaratu dizuegu.
Bertan 21 kantu , horietatik 11 sekulan grabatu gabekoak.

Diskari buruzko informazio gehiago - egin click -

 

 

XABIER LETE ZUZENEAN
Errenteria - 1999.IX.25
Azken kontzertua


Aurrerapena - Single

.mp3 artxiboa entzuteko - egin click -


JARDIN BAT ZURETZAT


Jardin bat zuretzat ( Xabier Lete - aurkezpena )



HitzaK: Xabier Lete
Musika: Karlos Gimenez

Egunak eta gauak, uda eta neguak
etsipen ilunenak, zorion orduak
bizitzaren zauriak, helburu galduak
laztanik xamurrenak, bide erratuak
elkarren babesean igarotakuak.

Egunsentiko intza, goizeko loreak
itsasoaren hatsa eta koloreak
urruneko hiriak, lurralde hobeak
musika eder baten azken akordeak
maitasunezko hitzak barruan gordeak.

Eskuak eskuetan amilduak gera
erreka bat bezela menditik behera,
oinazea geurea, geurea plazerra,
itzal bihurtuko naiz zu galtzen bazera
itzalaren itzala, ezereza bera.

Mugarik gogorrena, noizpait hil beharra
igaro eta gero munduko zeharra,
mendabeltxen usaia, zure irrifarra
berriro gozatzea nere ametsa da
zeruko jardinetan, zerurikan bada.




 

 


- Xabier Lete gogoan -
Hurrengo kontzertuak


Gasteiz - Abenduak 2
Teatro Principal Antzokia - 22.30h
Sarrerak: Caja Vital


Lizarra - Abenduak 17
Udal frontoia - 22.00h
Sarrerak: www.kutxa.net


Azpeitia - Abenduak 23
Izarraitz frontoia - 22.00h
Sarrerak: www.kutxa.net


Amaia Zubiria - Anje Duhalde - Antton Valverde - Jabier Muguruza - Paco Ibañez - Txomin Artola - Xabier Euzkitze
Arantxa Irazusta - Alex Sardui - Erramun Martikorena - Pier Paul Berzaitz - Eñaut Elorrieta - Oskarbi
Etxamendi eta Larralde - Ion Bergaretxe - Mikel Urdangarin - Unai Iturriaga - Igor Elortza - Petti - Mikel Markez - Amets Arzallus

J.A. Artze - Bernardo Atxaga - Kirmen Uribe - Pako Aristi - Hedoi Etxarte

Karlos Gimenez - Xanet Arozena - Txema Garcés - Luis Fernández - Francisco Herrero - Joxan Goikoetxea
Juantxo Zeberio - Beñat Serna

Noel Elorga




Jarraitu ezaiguzu - Follow us - Síguenos

Twitter
Facebook
Flickr