ALBOKA





El grupo ALBOKA, uno de los más sólidos y representativos del folk vasco, presenta LAU ANAIAK, su cuarto trabajo discográfico, publicado por Elkar en otoño de 2004.
Han sido nominado 2 veces para los Premios de la música por la Academia de las artes y las ciencias de la música (SGAE – AIE ) y seleccionado por la revista alemana FolkWorld entre los mejores discos europeos. En Alboka, la banda liderada por los reconocidos músicos Joxan Goikoetxea y Alan Griffin ha realizado una labor de recreación de canciones –cantadas e instrumentales-, algunas basadas en los romances tradicionales vascos y otras de nuevo cuño, aunque siempre fieles a la música popular.

El grupo Alboka


 




ALBOKA, euskal folkaren talde sendo eta errepresentagarrienak, Lau Anaiak izeneko lan berria plazaratu du 2004ko udazkenean (Elkar). Bertan, Joxan Goikoetxea eta Alan Griffin musikari ospetsuak abestiak -kantatutakoak zein instrumentalak- birsortu dituzte. Horietako zenbait, erromantze tradizionalak oinarri harturik, beste zenbait, aldiz, berriki sortuak. Baina beti ere herri-musikari dioten fideltasuna erakutsiz.

Alboka taldea 1994an sortu zen, era instrumental eta akustikoan musika tradizionala biltzeko eta interpretazeko. Kitarra, mandolina, bouzoukia, ttun-ttuna, akordeoia, gaita, txirula edo kromornoen batura eta euskal kantutegi oparo eta garrantzitsuetatik hartu dituzten dantza eta melodien aukeraketa zainduaren emaitzarik behinena aurkezpeneko lehenbiziko diskoa izan zen, aldi berean euskal folkaren esparruan benetako berrikuntza izan zena ordura arte ahots-lanetara ohituago baitzegoen.

1997an taldeak itxura tradizionaleko gai berriak konposatzeari ekin zion, bigarrean lana, Bi beso lur osatuz. Lan honetan lankidetza aipagarriak ezezik, estiloa eta musika-tresnen tratamenduaren sendoketa dira nagusi.

2001. urtean ALBOKAk taldea sendotu egiten zuen Lorius bere hirugarrengo lan diskografikoa aurkezteko. Abesti tradizionalak eta itxura berriko gaiak era txukun eta harrigarrian uztarten asmatu du taldeak, gogoz indarberritutako lana lortuz. Lan honetarako ALBOKAk Martá Sebestyén hungariar kantariaren lankidetza izan zuen, honek hemeretzitik bost kanta euskeraz kantatu zituen. Mundu osoko folk musikan ospetsua den kantari nabarmen honek, Oscar-a irabazi zuen “El Paciente Inglés” filmaren soinu bandan parte hartzeagatik. ALBOKArekin diskoa grabatzeaz gain, taldearekin zuzeneko emanaldiak ere egin zituen.

Europan eta Europatik kanpo ospe handiko jaialdi askotan parte hartu ondoren, ALBOKA kreatibitate eta heldutasun momentu hobeezinean dago, eta gure mugaren barne eta kanpo folk talde garrantzitsuenetako bat bezala hartzen da.


English Spanish Français



Alboka
(1994)
Bi beso lur
(1998)
Lorius
(2001)
Lau anaiak
(2004)


anterior
Sala de escucha
Artistas
Contacto
Agenda
inicio