EZPALETENAK



GOTZON HUEGUN

Gogoeta eskultoriko-musiko-poetiko bat Xabier Leteren
heriotzaren bostgarren urteurrenean.

Una evocación escultórico-musico-poética en el quinto aniversario
de la muerte de Xabier Lete.

 

Pier Paul Berzaitz - Amaia Azkue - Joxan Goikoetxea
Sendoa Lusarreta - Josean Ezeiza - Iosune Marín




Zer geldituko da
maitatu genituen lrralde haietatik
hiriak, zer urruntasun arrotzera
joan ziren ezkutatzen, desegiten,
etxea inguratzen zuen loredia
nork berreraikiko du soaren mirariz,
zuhaitzek izanen al dute arnasemailerik
munduaren egunsenti bakoitzean...


Xabier Lete




¿Qué quedará de aquellas tierras que amamos?
¿En qué lejanía insólita
se ocultaron y desaparecieron las ciudades?
¿Quién restaurará con el milagro de su mirada
el jardín que bordeaba la casa?
¿Dispondrán los árboles de resuello
cada despertar del mundo?

Xabier Lete

 

 

 


Gotzon Huegun eskultoreak (Lasarte, 1972) Ezpaletena izeneko eskultura amaitu zuen
2015eko abenduan.Proiektu original hori Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan hezurmamitu zen,
Donostiako Tabakaleran. Huegunek jendaurrean zizelkatu zuen, hilabete batez,
haritz nafar baten enborra, Goizuetatik eramana,
inspirazio-iturri gisa Xabier Leteren poesia-lana hartuta:


Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak, burruka hortan iraungo
duten zuhaitz-ardaska gazteak. Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean
berriro jaikiz ibiltzen joanen direnak : gertakizunen indar ta argizgure
ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.





Eskultura amaitu, eta aurkezpen berezia egin zen. Oiartzungo kantari eta
poetaren (1944ko apirilak 5 – 2010eko abenduak 4) heriotzaren V. urteurrenean,
haren kolaboratzaile hurbilenetako bik, Pier Paul Berzaitz zuberotarrak eta
Joxan Goikoetxea musikari hernaniarrak, poesia- eta musika-emanaldi bat prestatu zuten,
izena sormen kolektiboaren prozesutik hartu zuen eskultura bera hartuta
inspirazio-iturri gisara:

EZPALETENA, EZPALA LETERENA(LETEREN EZPALA)


 

Errezitaldia, Xabier Leteren obra eta pentsamenduaren inguruko oroipen eskultoriko,
musikal eta poetiko gisa eratutako hau aukera paregabea izanen da ezagutzeko,
edo berriro aditzeko, ezpal berezi eta honezkero unibertsal horiek,
gure arimetan lorratzak utzi eta gure historiaren parte bihurtu direnak.



Ezpal horietatik sortuak dira, hazi, belaunaldi berriak –sormen-esperientzia berriak–,
hala nola Amaia Azkue (ahotsa), Iosune Marin (gitarra), Juan Kruz Igerabide (poesia)
eta Karlos Linazasororenak(poesia).
Adierazpen- eta sormen-forma berriek ere lekua dute EZPALETENAK proiektuan.
Eskultura bera aparteko euskarria da Sendoa Lusarreta artista donostiarrak
zuzenean sortutako testuren eta giroen bideo-proiekziorako.






Negarra idor:
orbela han-hemenka
lanbro-egarri.

Euria memorian
erdi bi egina
min eta musu-muinka
tantarik tanta.

 

Memoria eurian
urtaroz urtaro atzeraka
lainoa janez
ahanzturaren kontra:
udazken, uda eta udaberri,
eta negu denboran galdua.

Lainoa janez,
zahartzaroa.


Euria zeharkatzen du
udazkenak;
hodeiek, sorbaldak makur,
azala botatzen dute
soroen gainera,
hil-atorra lisatu berria.
Bizitza, borondate
euritsua
eta irudikapen
iheskorra.

Orbela zanpatuz zatoz
niri eskua emanda
lizardiurdinez jantzia,
keinuetan metaforak korapilatuz
zizpuruari eusteko,
eta horrela, nahi gabe,
mundu irudikatzen duzu.
Utzidazu Shopenhauer-en liburua,
joan al zaizu saihetseko ziztada hura?,
eta esadazu nor duzun lankide berri hori
ni baino gazteagoa eta alaiagoa.

Juan Kruz Igerabide (Lainoa janez)




EZPALETENAK


Gotzon Huegun: Eskultura
Pier Paul Berzaitz: Ahotsa
Amaia Azkue: Ahotsa
Joxan Goikoetxea: Pianoa eta akordeoia
Iosune Marin: Gitarra
Sendoa Lusarreta: Bideo-proiekzioa eta argiztapen-diseinua
Josean Ezeiza: Soinu-diseinua





Home
Newsletter
Multimedia
Artistak
Kontaktoa
Proiektuak
Shop
Katalogoa
Agenda
Who?

Segi Aztarna...