Hesia
urraturik Joxan Goikoetxeak Xabier Leteren oroimenez, haren
10. heriotza urteurren ospakizunerako idatzitako Oratorio sinfoniko-korala
da, haren testu eta melodia bilduma berreraikitzen duen alegoria.
13
atalez osatua dagoen oratorioa bere barne kezkak eta pasioa, fedea,
etsipena, maitasuna, elkartasuna, adiskidetzea, babesa etab. bezalako
zalantza existentzialak inork gutxik bezala adierazteko gaitasuna
izan zuen artistaren pentsamendu eta imajinario filosofiko-estetikoan
sakondu eta horiek gogora ekartzeko gonbidapena da. Azken urteotan
estreinatua izateko saiakera eta ekimen ugari izan dituen proiektu
hau orain Landarbaso Abesbatzako zuzendari den
Iñaki Tolaretxipik ere bultzatzen du. Abesbatza
hau heldutasun eta lorpen artistiko egoera bikainean dagoen taldea
da, eta Goikoetxeak azken urteotan proiektu desberdinetan haiekin
elkarlanak egin ditu.
Juanjo Ocón zuzendari donostiarra arituko
da Kaabestri Ensemble gidatzen, bai eta Miren
Urbieta eta Beñat Egiarte sopranoa/tenorra
bakarlari moduan gutxi gora-behera 75 minutu irauten duen obra. |