Xabier Euzkitze

- ESKER ONEZKO BALADA.mp3 -
Beti neurekin zaitudan
ezezagun urrun hori,
zeuk harrapatu nazazu
ez
nadin beriz erori.
Bihotzetik irtendako
esker onezko balada
ez zorttik dizudalako,
baina nirea hala da
Zuri esker naiz agian
deus ezetik atzarria,
nork ekarri dit bestela
ezpainetara irria?
Hotzikarak nau astintzen
pentsatzen dudan aldiro,
xehetu nauen berberak
ernarazi nau berriro.
- KATEETARA
OHITUA.mp3 -
Guztia
eta ezerezaren
arteko zirrikitua
hauxe da gure bizilekua,
gatazkek zaharkitua.
Geurea odolez babesten dugu,
itzelezko meritua,
Lizarrak giltza galdu du eta
Ermuak izpiritua...
gogoa hilik geratu zaigu,
esperantza zauritua,
sufrimendurik antzuenaren
kateetara ohitua.
Patuari maiz galdetzen diot
nirekin zertan dabilen,
eta hitz eman diezadala
ez naizela hemen hilen.
Ramblas gehiegi ezagutzen dut,
ez dut etsiko Madrilen,
hobe dut Panpan, Moskun, Kalkutan,
Kinshasan edo Townsvillen...
Ez Azkoitian, ez Mutrikun ez
Sorladan, ez Zizurkilen,
ene sustraien antipodatik
ahalik eta hurbilen.

Argitzaletan (IZ - 2000)
- Loturak -
Xabier Euzkitze - Wikipedia