.. ANTTON VALVERDE
.. Gaua, ausentziaren itzala

 


.. Elkar - ZC594 [Erosi]
.. 2020, azaroa






Izenburu iradokigarri horrekin, kantu berrien bilduma aurkezten digu Antton Valverdek. Pandemiaren patxadan prestatutako lan honen ginga Harkaitz Canoren poesiak inspiratu dion “Sei silabako gauak” abestia da. Izan ere, abesti hori hiru hizkuntzatan grabatu du, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Musika moldeketetarako, zenbait kantetan Karlos Gimenezen laguntza izan du, Francisco Herreroren (biolina eta biola) eta Ivan Carmonaren (cello) laguntza ere izan du Valverdek. Disko intimista da, apaiduratan urria eta fin-fina, presarik gabe gozatzeko modukoa.




Bajo este sugerente título, Antton Valverde nos presenta esta colección de nuevas canciones. Un trabajo cocinado con calma durante la pandemia y al que la poesía de Harkaitz Cano le ha puesto la guinda inspirando la letra de “Sei silabako gauak”, tema que ha grabado en tres idiomas (euskara, castellano e inglés).

Los arreglos musicales de algunas de estas canciones han sido obra, una vez más, de Karlos Gimenez y ha contado con la colaboración de Francisco Herrero (violín y viola) e Ivan Carmona (cello). El resultado, un disco intimista, sobrio y delicado, para disfrutar sin prisas
.


. HAIZEEN IPARRERANTZ (A.Valverde / J.K.Igerabide)
. Entzun ( -Spotify- )





01. Sei silabako gauak

"La Folia"-ren estiloan
(Hitzak: Harkaitz Cano - Musika: Antton Valverde)

02. Rimas nocturnas
(Hitzak: Harkaitz Cano - Musika: Antton Valverde)

03. Nocturnal rhymes
(Hitzak: Harkaitz Cano - Musika: Antton Valverde)

04. Joan zirenei

(Hitzak: Xabier Lete - Musika: Antton Valverde)

05. In manus tuas, Domine
(Hitzak: Xabier Lete - Musika: Antton Valverde)

06. Haizeen iparrerantz
(Hitzak: Juan Kruz Igerabide- Musika: Antton Valverde)

07. Zenbat denbora
(Hitzak: Elisa Rueda - Musika: Antton Valverde)

08. Vermeer
(Hitzak: Imanol Irigoien - Musika: Antton Valverde)

09. Gorputz dago gudaria

(Hitzak: Salbatore Mitxelena - Musika: Antton Valverde)

10. Erantzuna
(Hitzak: Estepan Urkiaga "Lauaxeta" - Musika: Antton Valverde)

11. Buhamejaunaren pheredikia. 1864
(Hitzak: Herrikoia - Musika: Antton Valverde)

12. Errekan behera

(Hitzak: Bitoriano Gandiaga - Musika: Antton Valverde)

13. Presentzia
(Hitzak: Harkaitz Cano - Musika: Antton Valverde)



Javier Valverde : Azala





BADOK ATARIA - 2021.01.24
ANDONI TOLOSA
Disko kritika: ‘Gaua’ (Antton Valverde)



Zaila da halako tenplea duten diskoak topatzea gurean. Horixe erantzungo nioke norbaitek Antton Valverderen disko berriaren gainean galdetuko balit. Zer den tenplea? Hortxe dago koska. Kantu bilduma honi darion heldutasuna, nortasuna edo gardentasuna aipa daitezke. Esan daiteke, 14 urtez diskorik argitaratu gabe egon ondoren, lan berria kaleratzeko sortzaileak behar duen kemena ere badela tenplearen adibidea. Kantu hauei darien edertasun sotila gehitu daiteke zerrendara, makillaje askorik behar ez duena, elementu gutxiren erabilera inspiratuarekin eraikitakoa eta erreferentzia klasikoz josia. Zer da bestela tenplea? Sortzaileak modetatik, korronte orokorretatik, artifizioetatik ihes egiteko erakusten duen egoskorkeria osasuntsua? Egin proba, jarri diskoa, itxi begiak, ea zein garaitan kokatzen duzun zeure burua, ezetz ados jarri! Hain izan daiteke atenporala kantu sorta hau, halako nortasuna du… Ez da esprintean aritzekoa Valverde jauna, bide luzeko kontuak maite dituela dirudi, agian horregatik kaleratu ditu hain disko gutxi, 50 urteko ibilbide musikala bete arren.

Ez Dok Amairuren garaietatik hona, gehienbat, bakarka zein beste egileekin batera garatutako disko kontzeptual jakinei lotuta egon da haren izena. Esan daiteke, ordea, guztietan nabarmendu direla bere musikaren lau zutabe nagusiak; joskera kultuekiko zaletasuna (musika klasikoa…), herri musikarekiko maitasuna, 1060ko chanson frantziarrarekiko miresmena eta poesiarekiko atxikimendua. Elementu horien guztien emaitza da Valverderen kantugintza, eta oso nabarmen agertzen dira guztiak, baita ere, Gaua. Ausentziaren itzala diskoan.

“Sei silabako gauak” kantuak irekitzen du lana, eta alderik klasikoena sumatuko duzu. Diskoa ixten duen “Presentzia” lirikoak, berriz, Valverderik chansonzaleenaren berri emango dizu melodia inspiratu eta lelo ia poperoarekin (egin proba mentala, kendu biolina, txeloa eta pianoa, eta, haien ordez, jarri gitarra, baxua eta bateria). Bidean, berriz, Lauaxetarekin topo egingo duzu Salbatore Mitxelenaren “Gorputz dago gudaria” poemaren bidez, eta Zuberoako buhameek sartu irten bat egingo dute diskoan “Buhamejaunaren pheredikia”-ren bidez. Tartean, piano eta soka moldaketa eraginkorrak, existentzialismo ukituak, epikotasunaren eta gozotasunaren mugetan dabiltzan melodiak, eta, noski, Valverderen ahots zuzena, hurbila eta jakintsua. Horixe izan daiteke disko honen edukiaren laburpen bat. Valverderen poliedro musikalaren adibide bikaina, edadean aurrera joanda ere sortzaile senari bikain heltzen dion artistaren lekukotza.




BADOK ATARIA - 2020.11.28
AMAIA IGARTUA ARISTONDO
Besteen hitzetatik abiatuta itzultzea





. EMANALDIAK - PRENTSA
TALDE ARTISTIKOA .

. 2020ko azaroak 27, ostirala - AURKEZPENA
. DONOSTIA - SN.SN.
. Prentsaurrekoa


. Euskadi Irratia - Arratsean
. 2021ko otsailaren 3an
. Elkarrizketa


Antton Valverde: Ahotsa eta pianoa
.

Francisco Herrero: Biolina .

Ivan Carmona : Biolontxeloa .

Joxan Goikoetxea : Akordeoia .
.
.

.

. .

.
. 2021eko martxoaren 21ean, igandea - 19:00
. IRUÑEA - PAMPLONA
. Civivox Iturrama
.
Nazioarteko Poesia eguna
.
.
. 2021eko maiatzaren 19an, asteazkena - 19:00
. VITORIA - GASTEIZ
. Dendaraba - Vital Fundazioa Kulturunea
.
Poetas en Mayo. Festival Internacional de Poesía
. Poetak maiatzean - IX. Nazioarteko poesia jaialdia

.
. 2021eko ekainaren 20ean, igandea - 19:00
. DONOSTIA - Sn.Sn.
. Antzoki Zaharra - 19:00
.
Donostia Musika Zikloa

.
. 2021eko abuztuaren 26ean, osteguna - 19:30
. HONDARRIBIA
. Itxas Etxea Auditoriuma
.
82. Donostiako Musika Hamabostaldia - Musika Aitzaki
. 82ª Quincena Musical de Donostia - Quincena Andante

.
. 2021eko urriaren 8an, ostirala
. BILBAO
. Arriaga antzokia

.
. 2021eko urriaren 15ean, ostirala - 19:30
. BEASAIN
. Usurbe antzokia
.






Gaua, arma bat ahaltsua.
Gaua, zaldien pentsua.
Gaua, zaldunen putzua.
Gaua, mairuen arkua.
Gaua, etxe gotortua.
Gaua, ate bat lehertua.
Gaua, eromen mutua.
Gaua, betor infernua.
Gaua, ezin lokartua.
Gaua, arnasen estua.
Gaua, uluen amua.
Gaua, gogo kamustua.
Gaua, bakarti belztua.
Gaua, kanpaien zakua.
Gaua, zintzarri lotua.
Gaua, datorren portua.
Gaua, otsoen larrua.
Gaua, lamien kontua.
Gaua, medusaren tua.
Gaua, laztanen maisua.
Gaua, badabilen sua.
Gaua, inoren kontua.
Gaua, epela hoztua.
Gaua, azal gogortua.
Gaua, ezpain bihurtua.
Gaua, baso odoldua.
Gaua, hontzaren lantua.
Gaua, isilen tratua.
Gaua, sasi belartua.
Gaua, oihana lortua.
Gaua, otoitzen hautua.
Gaua, lo samur santua.
Gaua, soineko gandua.
Gaua, eginen damua.
Gaua, elea galdua.
Gaua, norbere burua.


Harkaitz Cano

 
ANTTON VALVERDE


(Donostia, 1943ko maiatzaren 21a). Urte askoan Xabier Leterekin batera kantatu du
eta Julen Lekuonarekin ere aritu da. Hainbat euskal olerkariren hitzak musikatu ditu:
Lizardi, Lauaxeta, Gandiaga, Xabier Lete...; baita bertso zaharrak ere.

Musika ikasketak egin zituen gaztetik: harmonia, konposizioa eta pianoa.
Azken musika tresna hori izan da Antton Valverderen lagun fidela,
ohiko gitarra erabili beharrean pianoz jantzi baititu musikatu dituen poemak.
60ko hamarkadan hasi zuen Valverdek musika ibilbidea.
Hainbat disko txiki argitaratu ondoren, Oskarbi taldeko partaideetako bat izan
zen eta parte hartu zuen haren Eskutari diskoan (Herri Gogoa, 1972).

Horren ostean, Julen Lekuona eta Xabier Leterekin elkarlan emankorra hasi zuen.
Haiekin Bertso zaharrak (Herri Gogoa, 1974) kaleratu zuen,
garai bateko bertsoak berreskuratu zituenlana. Handik bi urtera,
bertsolaritza oinarri zuen beste disko bat argitaratu zuen,
berriro ere Xabier Leterekin batera: Txirritaren bertsoak (Herri Gogoa, 1976),
arrakasta handia izan zuen lana. Ordurako, bakarkako lehen disko luzea,
Antton Valverde (Herri Gogoa, 1975), egina zuen Valverdek.
Bertan zeuden, besteak beste, "Maitasunez hil" eta "Asaba zarren baratza" kantuak.

Hurrena, bere poeta kutunetako bati eskainitako diskoa eman zuen argitara:
Lauaxeta
(Herri Gogoa, 1978). Olerkaria beti izan da Valverderen iturri nagusietako bat.
Lauaxetaren testuez gain, Xabier Letek, Bitoriano Gandiagak eta Joxean Artzek idatzitako poesiak erabili ditu maiz abestiak osatzeko.

1983an Xabier Lizardi poetari Tolosan eta Zarautzen egin zitzaion omenaldian aritu zen, Leterekin batera. Kantaldi hura Lizardiren poema gehiago musikatzeko akuilua izan zen. Horren ondorioz, oso disko berezia argitaratu zuen,
Lizardiren obra bakarra eta osoa eskaini baitzuen
Urte giroak ene begian diskoan (Elkar, 1986).


Lauaxetarekin batera Lizardi beti izan da musikari donostiarraren poeta kutunetakoa.
Haiekiko zaletasuna txikitatik datorkio: "Etxean Lizardi betidanik ezagutu izan dut,
nire aita zenak euskara ikasten zuen Lizardiren bertsoak irakurriz.
Gure aitak bazuen magnetofoi bat eta hantxe grabatzen zuen Lizardiren obra guztia.
Grabaketa edo irakurketa horietan gogoan dut beti Brahmsen musika erabiltzen zuela, bigarren sinfonia. Oroimen hori beti grabatua izan dut gogoan,
eta horregatik betidanik eduki dut Lizardiganako halako nahikundea
edo zerbait berezia. Alde horretatik, disko honen burutzeak asko
esan nahi du niretzat
".


Beste hamaika urte pasatu ziren hurrengo diskoa argitara eman arte,
Larogeitamazazpi (Elkar,1997). Urte horietan guztietan musikatutako olerkien
bilduma moduko bat izan zen,
Orixe, Lizardi, Xabier Lete, Gabriel Celaya, Jon Mirande eta
William Shakespeareren testuekin. 2007an lan berria argitaratu zuen,
Hamabi amodio kanta (Elkar, 2007).
Charles Bordes musikagile frantziarrak XIX. mendearen erdialdean
Ipar Euskal Herrian bildu zituen kantuen artean egindako hautaketa da lana.
Azken diskoetan bezala, Karlos Gimenez arduratu zen moldaketez eta
musika zuzendaritzaz. Gimenezek berak laguntzen du
Valverde zuzeneko emanaldietan.


Azkeneko urteetan honako lan hauek burutu ditu:
“Hiru Eleak” (2013, Anjel Lertxundirekin batera),
“Hitzak Hotsak” (2020, hainbat poetarekin batera) eta
“Gaua, ausentziaren itzala” (2020, diska berria).


https://eu.wikipedia.org/wiki/Antton_Valverde




Home
Newsletter
Multimedia
Artistak
Kontaktoa
Proiektuak
Shop
Katalogoa
Agenda
Who?

Segi Aztarna...