..TXORI KANTAZALE
..Xabier Leteren ildoan - Disko-liburua (AZ022)

..
..Alex Gurrutxaga...... Joana Otxoa de Alaiza
....testuak........................ pianoa



Joana Otxoa de Alaizak eta Alex Gurrutxagak sortutako obra honetan, Xabier Leteren barne munduan murgilduko gara. Poetaren izaera eta pentsamendua ezagutzeko parada dugu, eta baita haren kantu eta poemek iradokitako musika berriez gozatzeko ere.

Hitzez hornitutako piano kontzertu bat da, edo, bestela esanda, piano musikaz jantziriko kontakizun bat.

Ikuskizuna 2020ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa sariaren fruitu da. Propio atondutako testuen bidez, Gurrutxagak Leteren poetikan eta bizipenetan gidatuko gaitu. Otxoa de Alaizak pianoan eskainiko dituen piezek Lete dute inspirazio, poetaren interpretazio berriranzko bidean.




SARRERA


Xabier Leteren figura (1944-2010) ezaguna eta estimatua da Euskal Herriko txoko guztietan. Poeta
handia izan zen, eta bere abestiak, garai hartako beste kantari askorenak bezala, euskaldunon oroimen kolektiboan geratu dira. Zalantzarik gabe, interes literario, musikal eta kultural handiko obra da Leterena.

Askotan, ordea, ez dugu denborarik hartzen halako obra batera patxadaz gerturatzeko; ez daukagu
tarterik bere kantuek zer esaten duten pentsatzeko, kantariak bere piezekin zer esan nahi zigun galdetzeko...

Txori kantazale emanaldiak parentesi bat proposatzen du, geldialdi labur bat eguneroko bizitzan,
Leteren obran atseginez murgiltzeko eta haren hitz eta musikekin beste behin hunkitzeko.


“Askotan ez daukagu tarterik bere kantuek zer esaten duten pentsatzeko,
kantariak bere piezekin zer esan nahi zigun galdetzeko...”


EMANALDIAREN DESKRIBAPENA

Txori kantazalek piano doinuak eta hitza uztartzen ditu. Hitzez lagundutako piano kontzertu bat
da, edo, bestela esanda, piano musikaz jantziriko kontakizun bat. Edonola ere, Leteren unibertsoan
elkarrekin sartzeko aukera bat eskaintzen du, eta obra hori barruragotik berrezagutzekoa.

Ordubeteko narrazio etengabe bat da emanaldiaren ardatza. Bide horretan, Leteren abestien
berrinterpretazio landuak eskainiko ditugu, baita haren gustuko melodiak ere. Bere testuen artean
ibiliko gara, poema ezagun nahiz ezezagunei erreparatuz. Eta Leteren bizi-ibilbidea ebokatuko dugu.

Ez dugu Txori kantazale espektakulu gisa ulertzen, Leteren barne-munduan elkarrekin murgiltzeko
enkontru bat bezala baizik. Izan ere, Joana Otxoa de Alaizak Leteren unibertso poetikoa pianoaren
zuri-beltzera eraman du, eta sortu duen musikak poeta kantariaren ildoan jarriko gaitu. Alex Gurrutxagaren azalpen eta errezitazioek lagunduko digute bidean aurrera egiten.





Entzun

Neguan izan zen. 5:28 (10,20 MB - .mp3)
Joana Otxoa de Alaiza (pianoa)


Entzun

Izotz-ondorena. 2:23 (4,41 MB - .mp3)
Joana Otxoa de Alaiza (pianoa)


“Ez dugu Txori kantazale espektakulu gisa ulertzen,
Leteren barne-munduan elkarrekin murgiltzeko enkontru bat bezala baizik.”




Txori Kantazale - Dossierra (.pdf 1.15Mb)

Kontaktua: txorikantazale@gmail.com
Telef: 630 666 256

DISKO-LIBURUAREN FITXA TEKNIKOA

Egileak: Joana Otxoa de Alaiza Gracia (musika) – Alex Gurrutxaga Muxika (testua)
Izenburua: TXORI KANTAZALE. Xabier Leteren ildoan
Argitalpena: AZTARNA (2022) - AZ022
ISBN: 978-84-09-40601-2
Liburuaren orrialde kopurua: 56.
Prezioa: 20 euro

Musikaren edizioa, nahasketak, soinu-trataera eta masterizazio digitala: Juanan Ros – El Cantón de la Soledad Estudios.
Azalak eta ilustrazioak: Manu Urbieta
Diseinua eta maketazioa: Grafikoki
Testuaren orrazketa: Beatriz Zabalondo eta J. L. Aranguren ‘Txiliku’
Margolanen argazkiak eta egokitzapena: Itziar Garaluze
Egileen erretratuak: Garazi Ugalde


. EMANALDIAK
PRENTSA.

. 2021eko azaroaren 9an, asteartea
. GASTEIZ
. Eusko Ikaskuntza Sari Banaketa 2021
..Santa Maria Katedrala
.


HALA BEDI IRRATIA.
2021eko abenduaren 2an - Elkarrizketa.
Joana Otxoa de Alaiza (Txori Kantazale):.
«Gure asmoa izan da Xabier Leteren mundura hurbiltzea jendea»
. .

.

. .

. 2021eko abenduaren 3an, ostirala - ESTREINALDIA
. BILBO - EHUKultura
. Bizkaia aretoa - 19:00

Eusko Ikaskuntza sari banaketa 2021
.
2021eko azaroaren 9an.
Kondaira urratua.
Izotz-ondorena
.
Manifestua
.
M
.
.
. 2022ko maiatzaren 15ean, igandea
. GASTEIZ - Poetak maiatzean
. Oihaneder Euskararen etxea - 19:30




Joana Otxoa de Alaiza eta Alex Gurrutxagak
.
Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2020 saria jaso dute
.
2020eko azaroaren 4ean - Albisteak.
.

.
.
2022ko ekainaren 8an, asteazkena - PRENTSAURREKOA
. DONOSTIA - Disko-liburuaren aurkezpena
. Udal Liburutegia - 11:00
.
Prentsa oharra (.pdf)



Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2020 saria
.
2020eko azaroan - Albistea .
.
.

. 2022ko ekainaren 12an, igandea - AURKEZPENA
. ZARAUTZ - Disko-liburuaren aurkezpena
. Lukas Ardotegia - 19:00



"Leteren ildoan, hitzez eta pianoz" .
Berria - 2022.VI.09 - Jone Bastida
.


. 2022ko uztailaren 8an, ostirala
. ASTIGARRAGA
. Erribera kultur Etxea - 19:30


'Txori kantazalea' disko liburua, beste urrats bat Xabier . Leteren ildoan" - Diario Vasco - 2022.VI.11 - N.Azurmendi .
.

.
2022ko uztailaren 15an, ostirala
. GETARIA
. Elkano Jatetxea - 20:30
(sarrera mugatua)



'Déjate llevar' - Radio Vitoria - Elkarrizketa - 2022.V.15
.


Bizkaia Irratia - Elkarrizketa - 2022.VI.23 .


Egun On Euskadi - ETB - Elkarrizketa - 2022.VI.28 .


Lizardiren baratza - Euskadi Irratia - 2022.VI.28
.


 
JOANA OTXOA DE ALAIZA GRACIA


Astigarraga (1988). Piano ikasketak egin zituen Musikene Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, eta 2011az geroztik Gasteizko Musika Kontserbatorioko irakaslea da.

Ganbara-musikako masterra egin zuen Berlingo Arte Ederren Unibertsitatean, eta ahots laguntzan espezializatu da.

Hainbat proiektutan parte hartu du piano-jotzaile laguntzaile
eta ganbara-musikako pianista gisa.
ALEX GURRUTXAGA


Zarautz (1988). Literaturan doktorea da, eta aditua Xabier Leteren obran. Filologia eta literatura ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Trentoko Unibertsitatean.

2016tik EHUko irakasle eta ikertzailea da.

Dibulgazio eremuan, literatur kritikari gisa kolaboratzen du, bai hitzaldi formatuan, baita argitalpen bidez ere.



 





Home
Newsletter
Multimedia
Artistak
Kontaktoa
Proiektuak
Shop
Katalogoa
Agenda
Who?

Segi Aztarna...