BIO Castellano

BIO English

BIO Français

BIO Italiano

 


Joxan Goikoetxea (Hernani, Gipuzkoa, 1967ko abenduaren 17a) musikari, interprete, moldatzaile, konpositore, eta ekoizle euskalduna da. Gaur egun estatuko soinu-jotzailerik esanguratsuenetakoa eta aktiboenetakoa den honek hiperaktibitatea eta ugaritasuna ditu ezaugarri.

Izaera eklektiko argikoa, hernaniarraren ibilbide artistikoan azpimarragarriak dira molde eta adierazpen herrikoien eta folklorikoen erabateko ezagutza, abangoardiako korronteetan duen praktika, bai eta zuzendu eta parte hartutako proiektu ezberdinetan aplikatu dituen teknologia berrien erabilpena ere.

Hainbat artistek Joxan Goikoetxearen eskusoinua ezaugarritzen duten izaera liriko eta pertsonala gehitu nahi izan dute euren bira eta lanetan, besteak beste, Dulce Pontes, Xabier Lete, Alasdair Fraser & Skyedance, Paco Ibañez, Bernardo Atxaga, Luis Eduardo Aute, Alberto Iglesias, Fernando Velázquez, Emilio Aragón, Mikel Laboa, Txomin Artola, Imanol, Javier Álvarez, Suso Saiz, Joan Valent, Jorge Drexler, Espido Freire, Balen López de Munain, Eliseo Parra, Angel Illarramendi, Diego Vasallo, Oskorri, Pasión Vega eta Pier Paul Berzaitz.

 


Artista horien testigantzek eta esker onek musikari honen lan eta ibilbide luzea bermatzen dute. Izan ere, azken 30 urteotan jarduera profesional handia garatu du, besteak beste, ondorengo lekuetan arituz: Théâtre du Châtelet (Paris) – Royal Theater Carré (Amsterdam) – Acrópolis (Atenas) - Teatro Romano (Merida) – Foro Iberoamericano (Huelva) – Coliseu (Lisboa) – Thessaloniki Concert Hall (Tesalonika) – Athens Concert Hall - Megaron (Atenas) – Arantzazuko santutegia - Finlandia Hall (Helsinki) - Beit El-Suhaimi (Kairo), Teatro Romano (Verona) – Arena Civica (Milan) - Parco della Musica (Erroma) – Théâtre des Champs-Elysées (Paris) - Teatro del Liceu (Bartzelona) – Palau de la Música (Bartzelona) – Teatro de la Maestranza (Sevilla) - TNC Teatro Nacional de Catalunya (Bartzelona) - Main Hall (Glasgow) - Muziekcentrum Oosterpoort (Groningen) - Muziekgebouw Frits Philips (Eindhoven) - Palais des Beaux Arts (Brusela) - Het Concertgebouw (Amsterdam) - Bruckner Konservatorium (Linz - Austria) - Less Cliff Hall de Folkestone (Ingalaterra) - Teatro romano di Caserta (Italia) - Museumsuferfest (Frankfurt) - Teatro di Verdura de Palermo (Sizilia) - Ippodromo Capannelle (Erroma) - Teatro romano di Nora (Sardinia) - Maynooth University (Dublin) - Reno University Auditorium (AEB) - Théâtre Romain de Fourvière (Lyon) - Jardines del Generalife/Alhambra (Granada) - Førde (Norvegia) - Székesfehérvár (Hungaria) - San Francisco Bay Area Accordion Club (AEB) - Armagh Market Place Theatre (Irlanda) - Poznan (Polonia) - Görlitz (Alemania) - Leeuwarden (Fryslan) - etc…



IBILBIDEA


Richard Galliano soinu-jotzaile frantsesa irakasle eta adiskide izanik, eragin zuzena izan zuen hernaniarrarengan. Bere bi lehenengo diskoak Angel Unzu gitarra-jolearekin elkarlanean grabatu zituen, LEHENENGO GELTOKIAN (1988) eta KOLLAGE (1991), jazz-akordeoi estiloan, non Gallianok berak parte hartu zuen. Radio 3-RNEko Discopolis programak Lehenengo Geltokian argitaratu zen urtean hileko estatu-mailako disko izendatu zuen. Urte horretan euskal soinu-jotzaileen belaunaldi berri batek aldi berean haien lehenengo lanak argitaratzeari ekin zioten. Soinu-jotzaile horien artean aurkitzen dira Joseba Tapia, Kepa Junkera, eta Joxan Goikoetxea bera. Haien arteko laguntasuna eta kidetasun artistikoa zela eta, azken honek Tapiaren eta Junkeraren lehen diskoetan parte hartu zuen.

Lehenengo geltokian
(1988)
Kollage
(1991)
Libertango.
Piazzolla in memoriam
(1991)

 

'HAT' (Hernaniko akordeoi taldea) sortu eta zuzendu zuen (1987-1991), non ganbera-musika landu zuen errepertorio klasiko baten barruan. Talde honekin LIBERTANGO (1991) diskoa grabatu zuen, Astor Piazzolla musikari argentinarraren omenez.

 

Gaur egun “Hernani” Musika Eskola Publikoko zuzendaria da, non 1985. urtetik eskusoinua, joera ezberdinak eta informatika musikala. Aipatutako eskola aitzindari izan dugu estatu mailan musika eta pedagogiari aplikatutako informatikaren erabilpenari dagokionez.

Euskal musika herrikoiaren arloan bere ibilbidea bi egitasmo paraleloetan banatzen da: bata, lehenengoa, zuzeneko folk musika tradizionalaren esparruan ALBOKA taldearekin (Alan Griffin multiinstrumentista irlandarrarekin batera) grabaturiko bost diskoarekin: Alboka (1994), Bi beso lur (1998), Lorius (2000), Lau anaiak (2004) eta Lurra, ur, haize (2017). Eta bigarrengoa berriz, Juan Mari Beltran musikari eta ikertzailearekin abiatutako bide berritzailea, birziklatze musikala eta esperimentalaren bidez. Bi diska nabarmen grabatu zituen Beltranekin: Egurraren orpotik dator... (1993) eta Beti ttun-ttun (1998), biak ere Suso Saiz espainiar gitarra-jole ospetsuaren ekoizpenarekin. Bera dugu Goikoetxearen ibilbidean beste erreferentzi puntu garrantzitsu bat, harekin grabatu zituen Quartet (1997 - zuzenean) eta Elektro psychodelic film remix in living stereo (2000).

Egurraren orpotik dator
(1993)
Beti Ttun-ttun
(1998)
Quartet
(1997)

Alboka
(1994)
Bi beso lur
(1998)
Lorius
(2001)
Lau anaiak
(2004)
Lurra, ur, haize
(2017)

 

Euskal folkaren talde sendo eta errepresentagarrienetako bat dugu ALBOKA. Abestiak -kantatutakoak zein instrumentalak- birsortzen dituzte, horietako zenbait, erromantze tradizionalak oinarri harturik, beste zenbait, aldiz, berriki sortuak, baina beti ere herri-musikari dioten fideltasuna erakutsiz. Bi aldiz izan dira izendaturik Espainiako Arte eta Zientzen Akademiak (SGAE – AIE ) banatzen dituen Musika sarietan. Prestigio handiko FolkWorld aldizkari alemaniarrak ere beraien lanak aukeratu izan ditu Europako diska onenen artean.

 

25 urteko ibilbidean partaideak (Joxan Goikoetxeaz eta Alan Griffinez gain, Txomin Artola, Josean Martín Zarko, Juan Arriola, Juanjo Otxandorena eta Xabi San Sebastián, guztiak garai eta proiektu diskografiko ezberdinetan) Europako Folk jaialdi ospetsuenetan aritu izan dira: Celtic Connections - Glasgow (2002) WOMMAD Festival - Atenas (Grezia) (2002) Modern Folk Music Festival - Kairo ( Egipto) (2002) Musica delle radici - Nogara (Italia) (2000). Strictly Mundial - Zaragoza (2000) Euromusica 96 - Hungaria (1996). Festival de Mùsicas Vivas - VIC (1998) (2000). Folk Festival Dranouter - Belgika (1995). Folk Segovia (1995). Folk Getxo (1998). Festivales de Navarra (1996). Euskalherria al C.A.T. - Bartzelona (1997). Círculo Bellas Artes - Madril (1997). Folkest - Spilimbergo - Italia ( 1997)(2006). Festival Música Interceltica - Italia (1997). Festival música Førde - Norvegia (1998). Festival Ottocento - Saludecio, Italia (1998). Manifesta 98 - Amarante, Portugal (1998). Conciertos de Radio 3 - TVE 2 - (1998). Transhumances Musicales - La As (Frantzia) (1999). Pir 99 - Huesca (1999). Musiche Presenti - Reggio Emilia (Italia)(1999). Concerti Scaligeri - Verona (Italia) (1999). Festival de la Luna Celta - Toledo (1999). International World Music - Getafe (1999). Musicas del mon - Katalunia (1999). Folk y raices - Tenerife (2000). Musica delle radici - Nogara (Italia) (2000). Udazkenean Folk - Donostia (2001) Folklorum - Görlitz (Alemania) (2007).

 

Joxan Goikoetxeak musika, irudia, dantza, eskultura eta literatura uztartzen dituzten hainbat ikuskizun eta proiektu sortu eta estreinatu ditu. Eremu horretan LIBERTANGO (1991)ren ostean AMETSAREN BIDEA (1994), METROPOLIS (1995), SUPERNOVA (2000), EL SUEÑO DE ALEJANDRO (2001), AGUR EVEREST (2010), GAU-BERANDUAN (2013), IHES (2014), EZPALETENAK (2015), MAITE K. (2016), ADIORIK GABE-SIN ADIOS (2016), ZERUA BETI BEHERAGO DAGO (2016) eta HERNANI - GURE HITZAK (2018) iritsi ziren eta bereziki GOAZEN LAGUN (1996)Euskal Herrian ezaugarri hauekin egindako lehen proiektu multimedia. Kontzeptu eta euskarri berri honek 1995 urtean AZTARNA zigilua sortzera bultzatu zuen, hainbat euskal artisten lanak argitaratuaz orduz geroztik.

 

Goazen Lagun
(1996)
Innervisions
(2007)
Zeru Horren Infernuak
(2014)

 

 

2014. urtean ZERU HORREN INFERNUAK argitaratu zuen, hau da, William Shakespeareren Sonetoen euskarazko itzulpen musikatuak biltzen dituen liburu-diskoa: luxuzko edizioa berriki sortutako Mikel Laboa Katedrak babestua, Koldobika Jauregi artistaren ilustrazioekin, eta Juan Garzia Garmendia idazlearen itzulpenekin. Azken horrek, hain justu, Euskadi saria eskuratu zuen euskarazko itzulpena modalitatean lan horren kalitate handia dela eta. 2015. urtean, Joxan Goikoetxeak 154 soneto horien egokitzapen eszenikoa aurkeztu zuen, non musika, kantua, dantza eta deklamazioa uztartzen ziren. Martxoaren 30ean estreinatu zen Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, musikari profesional bezala bere 1.000. kontzertuan, hain zuzen ere.

 




EUSKAL KANTAGINTZA

Joxan Goikoetxea musikari, interprete, moldatzaile eta ekoizle gisa aritu izan da lanean Euskal Kantagintzako abeslari eta talde ugariekin. Imanol, Txomin Artola, Anje Duhalde, Amaia Zubiria, Niko Etxart, Ganbara, Pier Paul Berzaitz edo Mikel Laboa bezalako artistekin gazte-gaztetatik sortutako harreman artistiko, zein pertsonala dela medio ezagutza eta sentikortasun baliotsua bereganatu ditu eremu honetan.

 

Artista sorta zabal batekin estudio, argitalpen diskografiko, kontzertu eta birak partekatzearekin batera esperientzia bereganatuz joan da. Artista horien artean aurkitzen dira, besteak beste, Antton Valverde, Olatz Zugasti, Petti, Erramun Martikorena, Kepa Junkera, Xabier Amuriza, Peio Ospital, Fran Lasuen, Oskorri, Xabier Euzkitze, Xabi San Sebastian, Altzükutarrak, Mikel Errazkin, Zarama, Sasoi Ilunak, Tapia ta Leturia, Fran Idareta, Mixel Ducau, Caroline Phillips, Zaldibobo, Xabier Solano, Xabi Paya edo Hibai.

Baina guztien artean Xabier Lete idazle, poeta eta musikariarekin sortutako harreman artistiko, zein pertsonalak eragin du gehien Joxan Goikoetxearengan. Hernaniarra Leterekin elkarlanean aritu izan zen bai musikari-taldeko partaide gisa, bai bakarka eskusoinuarekin lagunduz azken honen poesia errezitaletan. Xabier Letek Joxan Goikoetxearekin batera Egunsentiaren esku izoztuak izeneko bere azken poesia liburua aurkeztu zuen hainbatetan eta saio horiek DVD batean bildu ziren, Neguan izan zen (2009) lanean, hain zuzen ere.

 

 

Xabier Letek Joxan Goikoetxearen Innervisions (2007) diskorako hitzaurrea idatzi zuen. Xabierrek berak aipatutako lan diskografikoaren aurkezpenerako hainbat kontzertutan sarrera egin nahi izan zuen testua irakurriz.

"Joxan Goikoetxearen ariman ildoak egiten joan diren konposizio eta moldeen oihartzunen barne-eztanda da, nire ustez, Innervisions hau. Sortzeko garaian Joxani sentiberatasunean eta gustuan itsatsita geratu zaizkion musika uneak dira honako hauek, eta, era berean, gutxi diren bezalako musikari plural, askotariko eta interdisziplinario honen ibilbidean akuilagarri gertatu diren erreferentziak ere badira" (Hitzaurrearen laburpena).

 

2011. urtean, Xabier Lete hil ondoren, CD bikoitzean argitaratu zen 1999an artistak eskainitako zuzeneko azken kontzertuaren (Xabier Lete zuzenean- Azken Kontzertua Errenteria 1999) grabaketa. Aipatutako lan diskografikoa Xabier Leteren testamentu artistikotzat jo daiteke, bertan argitaratutako 21 kantetatik aurretik inoiz grabatu gabeko 11 izenburu berri baitaude. Joxan Goikoetxeak argitalpen diskografiko horren hitzaurrea idatzi zuen.





SDB - SORTUKO DIRA BESTEAK

2011. urtean bertan, eta bere heriotzaren lehen urteurrenarekin bat, Euskal Herria osoan zehar kontzertu bira bat antolatu zen Xabier Lete Gogoan lelopean, non abeslari, musikari eta idazle talde garrantzitsu batek parte hartu zuen. Ekimen horretan generazio, estilo eta jatorri desberdinetako artistak elkartu ziren, eta Xabier Leteren kantaz eta poesiaz osatutako ondare aberasgarria berrikusi eta eguneratu zuten.

Ondoren, Sortuko dira besteak (SDB) ikuskizun berria aurkeztu zen, urtero euskal musikagintzan aktiboan zeuden ahots garrantzitsuenetakoak biltzen zituen kontzertu kolektiboa, hain zuzen ere.

 

SDB-Sortuko dira besteak Joxan Goikoetxearen zuzendaritza artistikopean, musikaren eta literaturaren klasikoetan oinarritutako bertsioak eskaini zizkigun (Sarrionandia, Brel, Imanol, Cohen, Lauaxeta, Laboa, Gandiaga, McKennitt, Karlos Giménez, Benito Lertxundi, Mikel Arregi, Joao Afonso, Imanol, Pablo Milanés, Juan Garzia, Xalbador o Lluis Llach), bai eta anbizio-handiko zuzeneko oparoan estreinatutako abesti eta testu berriak ere. Ikuskizun honek euskal kantagintzaren agertokian garrantzia handia izan zuen.
Eñaut Elorrieta (Ken7), Pier Paul Berzaitz, Olatz Prat, Ainhoa Arteta, Mikel Urdangarin, Estitxu Pinatxo, Alex Sardui (Gatibu), Mixel Ducau, Petti eta Amets Arzallus abeslariek euren ahots karismatikoak eta pertsonalitateak batu zituzten publiko zabal eta heterogeneo bati zuzendutako ikuskizun honetan. Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano eta Kirmen Uribe idazleen elkarlan garrantzitsuak ere izan ziren, bira honetako kontzertuetarako espreski sortutako testu poetikoen bidez.




Bizipen artistiko handi honetatik sortu dira proiektu diskografiko zein zuzeneko proiektu berriak, besteak beste, Gau beranduan (2013) Petti abeslari eta Harkaitz Cano idazlearekin, Ihes (2014) Amets Arzallus bertsolariarekin, Egunsentiaren Kantak (2015) Pier Paul Berzaitz abeslari zuberotarrarekin eta Muskerraren Bidea (2015) Bernardo Atxaga idazlearena.

 



ZINEA ETA ARTE ESZENIKOAK


Joxan Goikoetxeak ibilbide luzea garatu du zinemari eta arte eszenikoei lotutako musikari-interprete eta musika-konpositore gisa. Konpositore desberdinekin aritu izan da elkarlanean, besteak beste, Suso Saiz (Novios - Joaquín Oristrel, El detective y la muerte - Gonzalo Suarez), Bingen Mendizabal (Los lobos de Washington - Mariano Barroso), Alberto Iglesias (Self - Compañía Nacional Danza - Nacho Duato), Angel Illarramendi (Luna de Avellaneda - J.J.Campanella, La felicidad perfecta - Jabier Elortegi), Joan Valent (Demasiado amor - E.Rimoch), Fernando Velázquez (Sí, pero no lo soy - Alfredo Sanzol, Gernika - K. Serra, Soinujolearen semea/El hijo del acordeonista - Fernando Bernués), Aitor Amézaga (Ione sube al cielo - Joseba Salegi), Emilio Aragón (Una noche en el Viejo México - E.Aragón) edo Felipe Ugarte (Mugaritz B.S.O.).

 

 

Izaera aparteko bi konposizio goraipatu ditzakegu: Metropolis (1995) Fritz Lang-en filmerako soinu-banda originala, enkarguz idatzia eta zuzenekoan interpretatua Roberto Yaben gitarristarekin; eta Azken bidaia (The last Passage) (2010), Bigarren Mundu Gerran Comète ihes-sareari buruzko historia kontatzen duen filmaren soinu-banda originala. Azken proiektu hori Iurre Telleria eta Enara Goikoetxeak (Moztu filmak) zuzendua, Joxan Goikoetxearentzat emozio osagai berezi bat du, besteak beste, Florentino Goikoetxea pertsonaian zentratzen baita, hau da, bere osaba-txiki eta Comète sareko mugalari nagusi edo ezagunena.

Iruñeko Planetarioarekin eskuarki aritu izan da elkarlanean haien hainbat ekitalditarako musika konposatu baitu, horien artean, Supernova (2000), El sueño de Alejandro (2001), El mundo de Fugaz (2002) eta Mirando hacia lo alto (2005).

Baina antzerkiaren esparruan garatu du gehien bere sorkuntza-jarduera, 20 antzerki-obra baino gehiagotarako musika konposatu baitu. Garbiñe Losadak zuzendutako Ados Teatroa antzerki konpainiarekin izan du eskuhartze handien, izan ere, ia bere hogei urteko ibilbidean zehar elkarlanean aritu izan dira.


BERTSOLARITZA


Joxan Goikoetxeak bertsolaritza munduarekin harreman estua izan du, horren erakusle bertsoa eta musika bateratu dituzten proiektu garrantzitsuetan parte hartu izana.

Xabier Amurizaren hitzetan. Anje Duhalde eta Xabier Amuriza - (1990)
Andoni Egaña. Tximeletak sabelean - (1994)
Euskaldunak Munduan. Andoni Egaña eta Iñaki Murua - (1998)
Argitzaletan. Xabier Euzkitze – (2006)
Txirrita (1936-2006). Unai Agirre eta J.M.Irazu – (2006)
Pilota Bertsotan. Xabier Euzkitze – (2006)
Ihes. Amets Arzallus – (2014)
Gabon, Txirrita. (Xabier Lete) – (2016)
Asteasu y Txirrita. RS538 Disko baten sekretuak (Pello Errota 100 urte) - (2018)
Bost hitz. Xabi Paya. Leeuwarden 2018 - (2018)

Euskal Herriko Bertsozale Elkartearekin aritu izan da hainbat proiektutan:

Metodologiak: "Bertso trena" (1988), "Bertso galaxia" (1989), "Bertso ostatua" (1990).
Sintoniak: Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia (1997) eta (2001), Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (1999).
ETBko “Hitzetik Hortzera” saioko bertso musikatuen sekzioa zuzendu zuen 2002-2005 denboraldietan.

FORMAKUNTZA AKADEMIKOA ETA SARIAK

Musika, kantua, bertsolaritza eta Euskal dantza garrantzia handikoak izan ziren Hernaniko Urumea Ikastolan izan zuen nerabezaroan. Musikako lehenengo irakaslea Juan Jose Iruretagoiena izan zuen solfaketa, txistua eta armonia irakatsiaz hasiera batean, ondoren eskusoinuarekin hasi zen, eta Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasketekin jarraitu zuen Mikel Bikondoa irakasle izanik. Horrek guztiak, eskusoinu klasiko garaikidera eta abangoardia musikara bideratu zuten. Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan tituluduna da eta eskusoinuaren adarrean Erdi Maila Amaierako Saria eta Karrera Amaierako Saria lortu zituen. Ondoren, Le Thorn-Avignon (Frantzia) herriko E.D.M. zentroan musika ikasketak burutu zituen. Hobekuntza-ikastaroak egin zituen Jacques Mornet (Frantzia), Friedrich Lips (Errusia), Max Bonnay (Frantzia), Matti Rantannen (Finlandia), Pierre Gervasioni (Frantzia), J.M.Marroni (Frantzia) eta batez ere Richard Gallianorekin (Frantzia).

Sariak:
Certámen Nacional de Acordeón - Valladolid 1986
Certámen Reina Sofía - Madrid 1986
Certámen Ibérico Acordeón - Granada 1985
Certámen Nacional Jóvenes intérpretes de Música culta - Palencia 1985
Certámen Jóvenes Intérpretes Kutxa - Donostia-Sn.Sn. 1987


Ondorengo nazioarteko txapelketetan parte hartzeko hautatua izan zen:
Coupe Mondiale CIA - Linz (Austria) 1983 (Txapelketako historian parte-hartzaile gazteena)
Coupe Mondiale CIA - Folkestone (Ingalaterra) 1984
Trophée Mondiale CGA - Caldas da Rainha (Portugal) 1985
Trophée Mondiale CGA - Arenzano (Italia) 1986

DISKOGRAFIA ETA BESTELAKO SORMEN LANAK

Bakarka:

Lehenengo geltokian. Elkar (1988)
Kollage. Elkar (1991)
Libertango - HAT - Piazzolla in memoriam. IZ (1991)
Goazen Lagun. Aztarna (1996)
Supernova. Planetario de Pamplona (2000)
Innervisions. Aztarna (2007)
Azken bidaia (The last passage - El último paso) (B.S.O.). Aztarna (2010)
Zeru Horren Infernuak. W.Shakespeare - Sonetoak. Aztarna (2014)


Juan Mari Beltran eta Suso Saizekin batera:

Egurraren Orpotik. NO-CD Records (1993)
Beti ttun-ttun. NO-CD Records (1998)
Juanito Gorriti – Babarrunaren dantza. NO-CD Rekords (1998)
La ciudad sumergida – (zuzenean) (2001)


Suso Saizekin batera:

Quartet (Suso Saiz / Tino di Geraldo / Krishou Montieux / J.Goikoetxea). Dro - Warner – (1997)
Elektro psychodelic film music remix in living stereo. (zuzenean) (2000)


ALBOKA Folk taldearekin:

Alboka. Lagin (1994)
Bi beso lur. Aztarna (1998)
Lorius. Resistencia (2001)
Lau anaiak. Elkar (2004)
Lurra, Ur, Haize. Aztarna (2017)

Ekoizle lanetan:

Kilometroak 98. Elkar (1998)
Hernanin entzuna. IZ (1999)
Agur 2000 Kantuz. EITB (2000)
Xabier Euzkitze. Argitzaletan. IZ (2000)
Atxia Motxia. Aztarna (2001)
Iosune Marín. Zeru Horiek (2012)
Pier Paul Berzaitz. Egunsentiaren Kantak. Aztarna (2015)


Zuzeneko ikuskizunak:

Libertango. Astor Piazzolla in memoriam - (1989)
Ametsaren Bidea (Zuzenean) (1994)
Metròpolis (B.S.O. Zuzenean) - (1995)
Euskaldunak Munduan - (Zuzenean Andoni Egaña eta Iñaki Muruarekin) – (1998)
Supernova – Planetario de Pamplona (2000)
El sueño de Alejandro – Planetario de Pamplona (2001)
El mundo de fugaz – Planetario de Pamplona (2002)
Mirando hacia lo alto – Planetario de Pamplona (2005)
Txirrita (1936-2006) - (Zuzenean Unai Agirre eta J.M.Irazurekin) – (2006)
Pilota Bertsotan – Zuzenean Xabier Euzkitzerekin – (2006)
Neguan izan zen – Xabier Lete (DVD) – (2009)
Nisa Goiburu – Y aún así somos Naturaleza – (2010)
Agur Everest – Zuzenean (1980 - 2010)
Xabier Lete Gogoan – Zuzenean (2011)
Jaso dezagun hiri bat (Wir bauen eine stadt) - (2011)
SDB Sortuko dira besteak - Zuzenean (2012-2014)
Gau Beranduan – (Zuzenean Harkaitz Cano eta Pettirekin) – (2013)
Egunsentiaren Kantak – (Zuzenean Pier Paul Berzaitzekin) – (2013)
Ihes – (Zuzenean Amets Arzallusekin) – (2014)
Imanol Gogoan 10 urte - (2014)
Teresarekin bidean - Caminando con Teresa – (Zuzenean Espido Freirerekin) – (2015)
Ilargiaren alde erantzian – (Zuzenean Harkaitz Cano eta Pettirekin) – (2015)
Muskerraren bidea - (Bernardo Atxaga - DSS2016) - (2015)
Ezpaletenak - Gotzon Huegun eskultorearekin X. Leteren heriotzaren V. urteurrenean - (2015)
Konplize ditut eta… Landarbaso Abesbatza - 25. urteurrena - (Amets Arzallusekin batera) (2016)
Maite K - (2016)
Topaguneak. Kukai Dantza Taldea - (2016)
Adiorik Gabe (Sin Adios) - DSS2016 - (2016)
Zerua beti beherago dago - (Zuzenean Karlos Linazasororekin) - (2016)
Itzaletik Aztarnara - (Zuzenean Nisa Goiburu eta Ander Letamendiarekin) - (2017)
Horra, Horra! - (Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa) - (2017)
ceLebratio - (2017)
Laida Pilota - (2018)
Hernani - Gure Hitzak - Zuzenean Ainhoa Larrañagarekin batera (2018)
Bost Hitz - Zuzenean Xabi Payarekin batera - Leeuwarden (2018)


Antzerkirako sortutako musika:

Txaplin tropela - Hika Antzerki taldea (1990)
Aguro - Hika antzerki taldea (1991)
Adagio Violentissimo - Tanttaka (1993)
Robinson - Ados (1994)
Henry Bengoa Inventarium - Hika Antzerki taldea (1995)
Lamiak - Ados (1997)
Arraultza delikatuak - Hika (1998)
Manolito gafotas - Ados (1999)
EuskalOff 2050 - Hika Antzerki taldea (1999)
Gus y Gas - Ados (2000)
El amigo de John Wayne - Ados (2002)
Ai Ama! - Hika Antzerki taldea (2002)
Los niños no pueden hacer nada por los muertos - Agerre Teatroa (2002)
Las mujeres de verdad tienen curvas – Ados Teatroa (2003)
Ixaequis - Hika Antzerki taldea (2003)
Einstein – Ados Teatroa (2005)
El vendedor de tiempo – Ados Teatroa (2006)
Si ves a Lola dile que es rica – Ados Teatroa (2008)
El jefe de todo esto – Ados Teatroa (2008)
La guerra de los Rose – Ados Teatroa (2010)
Wilt, panpina puzagarriaren hilketa – Ados teatroa (2011)
Gabon, Txirrita - DSS2016/Urnieta (2016)

 

 


KOLABORAZIO DISKOGRAFIKOAK

TAPIA TA LETURIA - Jo ta eutsi (1987)
KEPA JUNKERA - Kepa, Zabaleta ta Motriku (1987)
GANBARA - Harat Honat (1987)

ANJE DUHALDE - Nahas Mahas (1988)
ALTZUKUTARRAK - II (1988)
O.K.KORRAL - Beti Gogor (1988)
BERTSO TRENA - (1988)

LATXIKANA TA LARRAKI - Ahüzki bortian (1989)
BERTSO GALAXIA - (1989)
ALTZUKUTARRAK - III (1990)
KEPA JUNKERA - Triki Up (1990)
ANJE DUHALDE - Amurizaren hitzetan (1990)
BERTSO OSTATUA - (1990)

ZARAMA - Sexcalextric (1991)
SASOI ILUNAK - Sasoi Ilunak (1991)
TXOMIN ARTOLA - AMAIA ZUBIRIA Folk-Lore Sorta I - (1991)
JOSE INAZIO ANSORENA - Ansorenatarren danbolina (1991)
IRIGOIEN ANAIAK - Luk berri (1991)
KORRIKA - (1991)

OSKORRI - Ba dok Hamairu (1992)
ANJE DUHALDE - Bakezaleak (1992)
OTXOTE ERTIZKA - Cantando a la pelota / Pilota Kantuz - (1992)
TXOMIN ARTOLA - AMAIA ZUBIRIA Folk-Lore Sorta II - (1992)

TXOMIN ARTOLA - AMAIA ZUBIRIA Folk-Lore Sorta III - (1993)
SUSO SAIZ - Mirrors of pollution (1993)
ANJE DUHALDE - Zuzenean (1993)

ANDONI EGAÑA - Tximeletak sabelean (1994)
ANJE DUHALDE - Su gainean dantzan (1994)
TXOMIN ARTOLA - Banako (1994)

PAMPI LADUCHE - Aitari (1995)
MIXEL DUCAU & CAROLINE PHILIPS - (1995)
TXOMIN ARTOLA - Zurartean (1995)
AMAIA ZUBIRIA - Amonaren mengantza (1995)
SUSO SAIZ - El detective y la muerte B.S.O. (1995)
JAVIER ALVAREZ - La edad del porvenir (1995)

JORGE DREXLER - Vaivén (1996)
LUIS EDUARDO AUTE - Alevosia (1996)
ZALDIBOBO - Aio (1996)
ALTZUKUTARRAK - IV (1996)
JAVIER ALVAREZ - Dos (1996)
ALBERTO IGLESIAS - Self (Compañia Nacional de danza/N.Duato) (1996)

LUIS CAMINO - Abya Yala (1997)
ANJE DUHALDE - Azkarate (1997)

PACO IBAÑEZ eta IMANOL - Oroitzen (1998)

SUSO SAIZ - Novios B.S.O. (1999)
AITOR AMEZAGA - Lur (1999)
AITOR AMEZAGA - Ione, sube al cielo B.S.O. (1999)
BINGEN MENDIZABAL - Los lobos de Washington B.S.O.(1999)

JOAN VALENT - Demasiado amor B.S.O. (2000)
ALTZUKUTARRAK - V (2000)
AITOR BADIOLA - Naizena izan arte (2000)
IMANOL - Ausencia (2000)
DIEGO VASALLO - Canciones de amor desafinado (2000)
XABIER EUZKITZE - Argitzaletan (2000)

JAVIER ALVAREZ - Grandes exitos (2001)
TXIRRI, MIRRI eta TXIRIBITON - Altza Porru (2001)

JUANMARI BELTRAN - Arditurri (2002)
ALASDAIR FRASER & SKYEDANCE - Live in Spain - (2002)
JOAN VALENT & ARS ENSEMBLE - Ensems (2002)
JAVIER PAXARIÑO - Ouroboros (2002)
FRAN IDARRETA - Zephyrus (2002)

IMANOL – Versos encendidos (2003)
CLARA MONTES – Uniendo puertos – (2003)

ANGEL ILLARRAMENDI – J.J. CAMPANELLA Luna de Avellaneda – B.S.O. (2004)
XABI SAN SEBASTIAN – Orai (2004)
J.IGNACIO H. TOQUERO – El camino es la meta ( 2004)
IMANOL In memoriam – Bolona Molona (2004 )
ELISEO PARRA – De ayer mañana – (2004)

CARMEN PARIS – Jotera lo serás tú – (2005)
BALEN LOPEZ DE MUNAIN – Lotuneak (2005)
FRAN IDARETA – Gurari Sinfonikoa. Pamplona Ciudad de Todos, Iruñea, Guztion Hiria - (2005)
DIEGO VASALLO – Los abismos cotidianos (2005)

BILBAOKO UDAL TXISTULARI BANDA – Hala ere (2007)
UARAGNIAUN – U diavule e l ´acqua sante (2007)

FERNANDO VELÁZQUEZ – Alfredo Sanzol - Centro dramático Nacional - Sí, pero no lo soy (2008)
MIKEL ERRAZKIN – Bidean Aurkitu Zintudan. (2008)

ANGEL ILLARRAMENDI – JABIER ELORTEGI - Zorion perfektua – B.S.O. (2009)
UARAGNIAUN – Lamalunga live (2009)

FELIPE UGARTE – ANDONI L. ADURIZ - MUGARITZ B.S.O. (2011)

UARAGNIAUN – Malacarn (2012)
IOSUNE MARIN - Argitzaletan (2012)
EMILIO ARAGÓN – A night in Old México (B.S.O.) (2013)

PETTI – Astirtitan (2014)
PASION VEGA – Pasión por Cano (2014)

LANDARBASO ABESBATZA ETA AMETS ARZALLUS - Eta konplize ditut... (2016)
XABI SOLANO - Ereñotzu (2016)

BEBO SAN JUAN - (2018)





BESTE KOLABORAZIOAK :

EMILIO ARAGÓN – MAX sari-banaketa– Bilbo 2001
EMILIO ARAGÓN – RTVE Orkestra – Espainiar Zinemagintzako Akademiako urteko Gala 2012
EMILIO ARAGÓN – OSE- EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA – 61. Zinemaldia
LANDARBASO ABESBATZA - 25. urteurrena - Victoria Eugenia (2016)
ORBCB - Orchestre Régional Bayonne Côte Basque

EUE Universidad de verano - CIBERART Valencia - AYUDA EN ACCION ONG.
KORRIKA - GIE OSTADAR - EIZIE ELG Euskal Libururaren gaua
EAB Euskal Aktoreen Batasuna - Fundación Sabino Arana - Fundación Cervantes
Aurten Bai Fundazioa - DSS2016 - EHTE - NABARRALDE - Euskaltzaindia
Museo Naval Donostia - RSBAP Real Sociedad Bascongada de Amigos del País
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa - RAKS Rikardo Arregi Kazetaritza sariak



DISKO BILDUMETAN ETA DOKUMENTALETAN PARTEHARTZEA :

THE BIG BANG - In the Beginning was the drum (1994)
MUSICA SIN FRONTERAS – Vol.V – Warner Music (1993)
NACIONES CELTAS - Vol.II – Fonomusic (1998)
LA PENINSULA IBERICA - Variedad musical - FNAC (2000)
CAPRICCIO SPAGNOLO – Meridiani – Italia (2002)
La Jungla Sonora – Conciertos. Radio Euskadi – (2006)
Centro interpretación del queso – Idiazabal (2008)
Las rutas del vino – Navarra (2008)
Orreaga 778-824. La Chanson de Roland (2012)
Jeremías Goñi - Óscar Mosquera eta Pello Pagola (2015)
Kortsarioen ostatva - Xabiroi (2015)
The Camino Voyage - Camino by sea - Anú Pictures (2018)










Facebook
Instagram
Twitter






Home
Newsletter
Multimedia
Artistak
Kontaktoa
Proiektuak
Shop
Katalogoa
Agenda
Who?

Segi Aztarna...