![]() |
|||||||||||
(Ennis, 1952 - Astigarraga, 2023). Literatura alorreko doktoretza baten aitzakian 1984. urtean iritsi zen Donostira eta orduantxe hasi zen euskal musikara urbiltzen, ezagutzen eta maitatzen. Bere nortasun bitxiari leial izanik, euskal musikaren, folklorearen eta tradizioaren alderdiak entzuten, behatzen, aztertzen, biltzen, alderatzen, ordenatzen eta partekatzen jardun zuen irmo eta jarraikitasun handiz. Lehenengo urte haietan hainbat kantari eta taldeekin, txirula, flauta, gaita eta albokarekin egin zituen kolaborazio ugari bai diskoen grabaketetan bai eta zuzeneko emanaldietan. Hasiera batean Txomin Artola eta Amaia Zubiriaren Folk-Lore Sorta proiektuan eta geroztik Joxan Goikoetxea, Juan Mari Beltran, Gorka Knörr, Benito Lertxundi, Xabi San Sebastian, Olatz Zugasti, Pier Paul Berzaitz edo Xabier Euzkitze bezalako artistekin. Alboka
folk taldeko sortzaileetariko bat dugu Alan Griffin. Euskal musika
herrikoiaren esparruan kantutegiko doinu inedito edo ezezagunen bilaketan
naiz kutsu zaharreko kantu eta dantzen sortzaile, Alboka taldearekin 6
CD sortu, ekoiztu eta grabatu eta ehundaka emanaldi eskeini zituen Euskal
Herrian naiz Europako hainbat jaialdi esanguratsuetan.
2002.
urtean Alboka taldearen Lorius diska, SGAE-AIEk
sortutako Academia de las Artes y las Ciencias-ek urtero banatzen
zuen Euskerazko diskarik onenaren finalean aritu zen beste birekin batera.
2005. urtean Lau anaiak kanta, Griffin-ek sortua,SGAE-AIEk sortutako
Academia de las Artes y las Ciencias-ek urtero banatzen zuen
Euskerazko kanturik onenaren finalean aritu zen beste birekin batera.
Urte hartan Lau anaiak diska mundu mailako folk diska onenen
artean aukeratua izan zen Folkworld aldizkari alemaniarraren
arabera. 2004.
urtean TVE-k, Griffin-ek sortutako Hegohaizea doinua aukeratu
zuen egunero eskeintzen zuen San Ferminetako
Alan
Griffinek sortutako hainbat doinu: Jauntxoa (fandangoa), Txakur
berdea, e Hi, zelta! (arin-arinak), Fitaren bila
(kalejira), Adarra (mazurka) edo Hanka hotzak (ezpatadantza)
gaur egungo albokarien ohiko errepertorioan aurkitu daitezke baita 2013.
urtean Juan Mari Beltran-ek argitaratutako Alboka: Inguru folklorikotik
eskolara liburuan. Geroztik
euskal kantu narratiboen esparruan murgildu zen, ikerketa sakon bat eginaz
doinu zahar eta baladen inguruan. 2006. urtean Aintzina
taldea sortu zuen hauetariko hainbat kantu inedito errekuperatuaz eta
genero hontan doinu berriak konposatuaz. Aintzina taldeak 2 CD argitaratu
zituen Alan Griffin-en zuzendaritzapean.
2007. urtean , J.A.M. Ossés luthierrarekin aritu zen elkarlanean Re tonoan zegoen alboka bat sortzearren, oktaba osoko tesitura eta hainbat aukera kromatiko berriekin. Hernanin 2007ko azaroaren 18an XIV. Albokarien Topaketaren barruan ospatu zen Tailerrean, Griffinek eta Ossesek gerora albokarien artean harrera oso ona izan duen instrumentu hau aurkeztu zuten. Musika
irlandarren esparruan, interpretatzaile eta irakasle moduan, Alan Griffinek
emanaldi ugari eskeini zituen 2011.
urtean Interfolk aldizkarian hasi zen musika herrikoiari buruzko
artikuloak idazten.
|
Segi Aztarna... |