CD Audio
AZ019 - (2017)


Iraupena - 60´44´´
17 Track


Ekoizpena:
Joxan Goikoetxea – Alan Griffin


[Eus] [Es] [Eng] [Fr] [It] [Cat]

AZTARNA argitaletxeak ALBOKA taldearen diska berria aurkeztu du 52. Durangoko Azokan. Alan Griffin eta Joxan Goikoetxearen gidaritzapean ia 25 urteko ibilbidea egin duen eskarmentu handiko folk talde honek LURRA, UR, HAIZE izenburua jarri nahi izan dio bere bostgarren lan diskografikoa duen honi.

Eskuzabaltasun handiko CD mardul honen 17 kantuek jada ezaguna egiten zaigun bidai bat proposatzen digute dantza eta erromantze zaharrak ezagutarazi eta egokituz bai eta molde eta nortasun handiko konposaketa berriak aurkeztuaz.

Gonbidatu eta kolaboratzaileen zerrenda ere zabala bezain esanguratsua dator. Xabi Paya, Amets Arzallus edo Harkaitz Canoren testuek gaurkotasuna dakartela esan genezake aurreko lanekin alderatuaz, 13 urte pasa dira 'Lau Anaiak', beraiean azken diska argitaratu zenetik.

Fiachra MacGabhann edo Peter Maund ezagunak ditugu berriro gure artean arlo instrumentalean eta ahotsetan berriz aukera paregabea Alex Sardui (Gatibu), Petti, Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi), Mikel Urdangarin eta Amets Arzallus batera entzuteko jada dexente nabarmentzen ari den 'Mundua ala Gu' singelean.

 

 

LURRA, UR, HAIZE


ALBOKA
Alan Griffin – Joxan Goikoetxea
Xabi San Sebastian – Juanjo Otxandorena


GONBIDATUAK

Fiachra Mac Gabhann – Peter Maund – Iain McLeod
Amets Arzallus – Xabi Paya – Harkaitz Cano
Alex Sardui – Mikel Urdangarin – Petti – Eñaut Elorrieta
Landarbaso abesbatza (zuz: Iñaki Tolaretxipi) – Mikel Estomba - Eñaut Agirre
Juan Arriola – Arkaitz Miner – Iosune Marin – Ainhoa Larrañaga
David Escudero – David de la O – Jon Mari Beasain
Silvio Teot & Nanni Teot (Uaragniaun)



KANTA BAKOITZARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO EZAGUTZEKO EGIN - CLICK-
(Eguneratzen ari gara. Laister osorik)

1 - 12 KILO - 3.23

2 - AGUSTINA ANTONIA - 3.05

3 - THE SEVENTEENTH OF JULY - 4.10

4 - GIPUZKOAKO ZORTZIKOAK - 3.18
Gipuzkoako makila txikiena / Uztai txikiena

5 - BEIRA FINEZKO DANBORRA - 4.03

6 - EZKUTARI - 3.01

7 - LAPURTAR MOTXAK - 3.02

8 - LURRA, UR, HAIZE - 5.05

9 - MARCEL'S DESOLATION - 2.33

10 - GARAZI - 2.33

11 - GAIAÑHERA, ABILUA - 2.34

12 - TXIPITITXONIAN - 2.32

13 - BESTE LAROGEI URTIAN - 1.49

14 - FUSILATU ZITUZTENEI - 5.41

15 - HIRU AHOKO EZPATA - 4.29
Leo usoa / Bi behatz / Cormac Breatnach-en ezpatadantza

16 - MUNDUA ALA GU - 3.20

17 - ZAMALZAIN - 6.06




EKOIZPENA eta MOLDAKETAK
Joxan Goikoetxea – Alan Griffin


Grabaketa arduraduna: Joxan Goikoetxea
Lurra, ur, haize Hernaniko Aztarna estudioan grabatu da, 2017 urtean zehar.

Nahasketa, soinu trataera eta masterizazio digitala:
Mikel F.Krutzaga – Musikart Studio (Amezketa - Gipuzkoa).
Grabaketa osagarriak Garate estudioan (Andoain - Gipuzkoa) - Mikel F.Krutzaga.

Testuen itzulpenak: Alan Griffin eta Ramon Iriarte

Alboka egilea: Osses, Otazu (Araba) - T: +34 633 356 802

Argazkiak: Juantxo Egaña
Diseinu eta maketazioa: Grafikoki

 



************





Euskal folkaren talde sendo eta errepresentagarrienetako bat dugu ALBOKA. Abestiak -kantatutakoak zein instrumentalak- birsortzen dituzte, horietako zenbait, erromantze tradizionalak oinarri harturik, beste zenbait, aldiz, berriki sortuak, baina beti ere herri-musikari dioten fideltasuna erakutsiz.

Bi aldiz izan dira izendaturik Espainiako Arte eta Zientzen Akademiak (SGAE – AIE ) banatzen dituen Musika sarietan. Prestigio handiko FolkWorld aldizkari alemaniarrak ere beraien lanak aukeratu izan ditu Europako diska onenen artean.


Joxan Goikoetxea eta Alan Griffinek zuzentzen dute laister 25 urte beteko duen talde hau. Bere ibilbidean eta garai eta proiektu desberdinetan Txomin Artola, Josean Martín Zarko, Juan Arriola, Juanjo Otxandorena edo Xabi San Sebastián ere aritu dira Europako hainbat Folk eta Herri musika jaialdi ezagunetan: Celtic Connections - Glasgow (2002) WOMAD Festival - Atenas (Grecia) (2002) Modern Folk Music Festival - El Cairo ( Egipto) (2002) Musica delle radici - Nogara (Italia) (2000). Strictly Mundial - Zaragoza (2000). Euromusica Székesfehérvár (Hungría) (1996). Festival de Mùsicas Vivas - VIC (1998) (2000). Folk Festival Dranouter - Belgica (1995). Folk Segovia (1995). Folk Getxo (1998). Festivales de Navarra (1996). Euskalherria al C.A.T. - Barcelona (1997). Círculo Bellas Artes - Madrid (1997). Folkest - Spilimbergo - Italia (1997)(2006). Festival Música Interceltica - Italia (1997). Festival música Førde - Noruega (1998). Festival Ottocento - Saludecio, Italia (1998). Manifesta 98 - Amarante, Portugal (1998). Conciertos de Radio 3 - TVE 2 - (1998). Transhumances Musicales - La As (Frantzia) (1999). Pir 99 - Huesca (1999). Musiche Presenti - Reggio Emilia (Italia)(1999). Concerti Scaligeri - Verona (Italia) (1999). Festival de la Luna Celta - Toledo (1999). International World Music - Getafe (1999). Musicas del mon - Catalunya (1999). Folk y raices - Tenerife (2000). Musica delle radici - Nogara (Italia) (2000). Udazkenean Folk - Donostia -Sn.Sn. (2001) Folklorum - Görlitz (Alemania) (2007), William Kennedy Piping Festival (Armagh, Irlanda, 2009).

El grupo Alboka




Alboka taldea 1994an sortu zen kantari ezaguna zen Txomin Artola, Josean Martín Zarko (Ganbara, Xarnege), Joxan Goikoetxea akordeoilaria eta Alan Griffin musikari irlandarraren elkartzearekin era instrumental eta akustikoan musika tradizionala bildu eta interpretazeko asmoarekin. Kitarra, mandolina, bouzoukia, ttun-ttuna, akordeoia, gaita, txirula edo kromornoen batura eta euskal kantutegi oparo eta garrantzitsuetatik hartu zituzten dantza eta melodien aukeraketa zainduaren emaitzarik behinena aurkezpeneko lehenbiziko diskoa izan zen, aldi berean euskal folkaren esparruan benetako berrikuntza izan zena ordura arte ahots-lanetara ohituago baitzegoen.

1997an taldeak itxura tradizionaleko gai berriak konposatzeari ekin zion, bigarren lana, BI BESO LUR osatuz. Urte hartan Juan Arriola biolin-jolea sartu zen ALBOKAn paper nabarmena hartuaz. Lan hartan lankidetza aipagarriak ezezik (Arantza Irazusta, Xabi San Sebastian, Peter Maund, Ixiar Oreja, Juan Mari Beltran, Urbil Artola, Luis Camino eta Olatz Zugasti), estiloa eta musika-tresnen tratamenduaren sendoketa dira nagusi.

 

 

IPAR HAIZEA - Verona (It.) 2003 - Video Youtube

2001. urtean ALBOKAk taldea sendotu egin zuen Lorius bere hirugarrengo lan diskografikoa aurkezteko Suso Saiz ekoizlearen ardurapean. Abesti tradizionalak eta itxura berriko gaiak era txukun eta harrigarrian uztarten asmatu zuen taldeak, gogoz indarberritutako lana lortuaz. Lan honetarako ALBOKAk Martá Sebestyén hungariar kantariaren lankidetza izan zuen, honek hemeretzitik bost kanta euskeraz kantatu zituen. Mundu osoko folk musikan ospetsua den kantari nabarmen honek, Oscar-a irabazi zuen “El Paciente Inglés” filmaren soinu bandan parte hartzeagatik. ALBOKArekin diskoa grabatzeaz gain, taldearekin zuzeneko emanaldiak ere egin zituen. Xabi San Sebastian eta Eliseo Parraren ahotsez gain Fiachra Mac Gabhann, Peter Maund, Juanjo Otxandorena, Juan Mari Beltran, Iñigo Monreal, Garbiñe Sagastibeltza, Christophe Juste, Tino di Geraldo, Julio Andrade eta David Escudero izan ziren orduan artista gonbidatuak.

 

MOLDAVIAN TRYPTICH - Bilbao - Kafe Antzokia 2001 - Video Youtube



2004. urtean LAU ANAIAK argitaratu zuten.
Benito Lertxundi kantariaren lankidetza izan zuten orduan (Hariztarren balada). Ohiko kolaboratzaile ziren Xabi San Sebastian, Juanjo Otxandorena, Fiachra Mac Gabhann eta Peter Maundez gain israeldar Zohar Fresco perkusio-jolea ere entzuteko aukera izan genuen.

 

 




Alboka
(1994)
Bi beso lur
(1998)
Lorius
(2001)
Lau anaiak
(2004)


Lurra, Ur, Haize
(2017)



ALBOKA
Gaur egungo partaideak


Alan Griffin - Alboka, flauta, boha, klarinetea, kromornoa eta muxukitarrak
Joxan Goikoetxea - Akordeoia, perkusioa, txirula eta sintetizadoreak
Juanjo Otxandorena – Bouzukia
Xabi San Sebastián – Gitarra eta ahotsa

 




Home
Newsletter
Multimedia
Artistak
Kontaktoa
Proiektuak
Shop
Katalogoa
Agenda
Who?

Segi Aztarna...