Menu nagusira itzuli

 


09 - Marcel's desolation
- 2´33
('Marcel-en bihozmina')

(Musika: Alan Griffin)
(Moldaketak eta ekoizpena:Alan Griffin & Joxan Goikoetxea)


[Eus] [Eng] [Es] [Fr] [It] [Cat]


Grabaketa arduraduna:
Joxan Goikoetxea
Hernaniko AZTARNA estudioan grabatu da 2017. urtean zehar.

Nahasketa, soinu-trataera eta masterizazio digitala:
Mikel F.Krutzaga – Musikart Studio (Amezketa - Gipuzkoa).


Alan Griffin: flauta
Joxan Goikoetxea: akordeoia, pianoa, teklatuak
Juan Arriola:
biolina
Juanjo Otxandorena: bouzuki-a
Fiachra Mac Gabhann: mandolina
Iosune Marin : gitarra akustikoa
Fiachra


Ezkontza baterako baltsa da, Alanek haren iloba Emma eta Barry Gatenbyren arteko ezkontzarako konposatua.
 
Grabazioan alboka ageri ez bada ere, pieza hori albokarako balts bat izan zen jatorrian. Hain zuzen ere, Halfway to Hell: Albokarako 333 doinu liburuko 188. doinua da.
 
Atsegin handiz, Albokako kide ohi Juan Arriola Mendiola Artañola laguna izan dugu doinu honetan, bai eta diskoko beste pieza batzuetan ere
.

 

 

Hamazazpi urterekin, Barna Roadeko Emma ederrak bi hilabete pasa zituen Frantzian, Tolosan (Frantzia). Frantsesa ikasten, hala esan zuen. Han, ohartu gabe, Marcelen bihotz zaildua bereganatu zuen. Etxera itzultzean, postal baten bidez, maitasun- eta bihozmin-deklarazio bat iritsi zitzaion. Marcel hori nor izan zitekeen ez zekiela esan zuen, erdeinuz, eta ez zuen postalari erantzuteko lana ere hartu.

 

Urte batzuk geroago, Emma Barryrekin ezkontzen da. Barry galaiak Emmaren alderdi hauetako baldintza numeriko guztiak betetzen ditu: hortzak, zangoak, begi biologikoak eta planeta honetan bizitako urteak. Gainera Barryren ilea benetakoa da, berea. Marcelek isilik ikusten du nola hondoratzen zaion ametsa, nola erortzen zaion mundua gainera, jakinda ez daukala inolako aukerarik lehia bio-aritmetikoan galaia garaitzeko.


Balts hau ezkontza ospatzeko da, baina omenaldia egin nahi zaio, halaber, miresle galtzailearen duintasun nobleari
.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Menu nagusira itzuli

Marcel gaixoaren folletoiak lehen unetik harrapatu gintuen. Eta haren soinu-bandak ere bai. Hau ikusita, jabetu ginen, beste behin, Alanekin erne egon behar dela beti, eguneko 24 orduetan. Ezin da inoiz jakin nondik joko duen...
 

Pier Paul Berzaitz abeslari zuberotarraren 'Egunsentiaren Kantak' proiektuan estrainatu genuen abesti hau zuzenean. Jira hartan genuen instrumentazioak bultzatu gintuen pianoa eta kontrabaxua moldaketan sartuta proba egiteko, instrumentu horiek ez baitira batere ohikoak izan Albokan orain arte. .


Orain, gogora etorri zaizkit 1990eko hamarkadan Alan eta The Porter Sharks-ekin (Garagardoaren mazarroak) asteazken gauetan Donostiako The auld Dublinner taberna historiko eta kutunean egiten genituen musika-saioak. Galwayko unibertsitatean izen hori ematen zaie tabernaz taberna Guinnes garagardoko pintak besteen lepotik edaten ibiltzen direnei.

Clint Eastwood Barkamenik gabe (unforgiven) filmean bezala tabernan sartzen ikusten nindutenean, den-denak ziztu bizian saiatzen ziren pianoaren taparen giltza aurkitu eta ezkutatzen, baina aurrea hartzen nien beti...

Konponbide hobea aurkitu zuten. Elton deitu zidaten eta Margareti pianoz laguntzen uzten zidaten haren loria-unean, gaueko balada eztitsua edo The wild Rover (No, nay, never) klasikoa abesten zuenean. Besteek, bitartean, une hori aprobetxatzen zuten tragoen bila joateko, eta sinesgarritasun gutxiko keinu eta komentario koipetsuak egiten zituzten...

Horrela sortu zen nire piano-zaletasun egoskorra. Zortzi hatzetarako nire teknikak ematen du azterketa sakon bat egiteko...




Home
Newsletter
Multimedia
Artistak
Kontaktoa
Proiektuak
Shop
Katalogoa
Agenda
Who?

Segi Aztarna...